Sagutxo Informática: Servicio Técnico Informático

Birusak eta Segurtasun Informatikoa

Virus y Seguridad Informática

Zure ordenagailua kutsatuta badago, deitu eta zure arazoa konponduko dugu. Dena den, segi irakurtzen eta zure informazioa arriskuan egotea ekiditu ahal izango duzu...

Ez dugu zure informazioa galtzerik nahi. Zuretzat oso garrantzisua da eta asko dira kaltetu dezaketen arriskuak: birusak, troianoak, espioi programak, nahi ez duzun publizitatea, piratak... Ez ditzagun gainera ahaztu disko gogorraren akatsak, lapurretak eta nahigabe edo nahita eginiko ezabaketak.

Sagutxon, mehatxu horiei guztiei aurre egiteko zure ordenagailuak prestatzen ditugu. Neurri eta programa egokien bidez prestatzen ditugu. Honela, Internet, posta elektronikoa edo zure sarean ibiltzerakoan, segurtasunez lan egin ahal izango duzu.

Zure beharrak aztertu ondoren, zure informazio guztiaren kopia, segurtasun osoz, egingo dizun sistema bat instalatuko dizugu. Lasai egon zaitezen.

Badugu gainera, beste zenbait zerbitzu:

  • Edozein markako PC ordenagailuen konponketa.
  • Ekipamenduen zein sareen mantentzea. Zure beharren arabera prestatutako mantentze kontratuak. PC-en eguneratzea, datuak kopiatzea eta urrenetik laguntza ematea.
  • Ekipamendu berriak instalatu eta martxan jartzea (PC-ak, inprimagailuak, eskanerrak, etab.), baita Microsoft Windows eragin sistemen eta programen kasuetan ere.
  • Sareak. Zerbitzariak eta lan estazioak instalatzea, prestatzea eta mantentzea. WiFi (wireless WLAN) sareak.
  • Loturak eta Internet. Modem-ak, router-ak eta ADSL-ak konfiguratzea.

Beste Zerbitzuak

Informazioa

Copyright © 2006 Sagutxo Informática