Konponketa
Edozein markako ordenagailuak konpontzen ditugu. Hardware (osagai elektronikoak) zein Software (programak) alorrean arazorik izango bazenu, deitu eta zure enpresara edota zure etxera joan eta dituzun arazo horiek bertan konponduko ditugu.
Teknikoki ezin izango bagenu arazoa bertan konpondu, ordenagailua gure lantegira ekarri eta, arazoa konpondu bezain laster, zure enpresara edo etxera eraman eta jarriko genuke.
Badugu gainera, beste zenbait zerbitzu:
- Ekipamenduen zein sareen mantentzea. Zure beharren arabera prestatutako mantentze kontratuak. PC-en eguneratzea, datuak kopiatzea eta urrenetik laguntza ematea.
- Ekipamendu berriak instalatu eta martxan jartzea (PC-ak, inprimagailuak, eskanerrak, etab.), baita Microsoft Windows eragin sistemen eta programen kasuetan ere.
- Birus informatikoen zein programa kaltegarrien ezabaketa. Segurtasun informatikoa.
- Sareak. Zerbitzariak eta lan estazioak instalatzea, prestatzea eta mantentzea. WiFi (wireless WLAN) sareak.
- Loturak eta Internet. Modem-ak, router-ak eta ADSL-ak konfiguratzea.