Sagutxo Informática: Servicio Técnico Informático

Mantentzea

Mantenimiento de ordenadores y redes. Actualización de PC

Zure ekipamendu informatikoaren mantentze orokorra egiten dugu: PC ordenagailuak, inprimagailuak, eskanerrak. Etekin handienak emateaz gain, zure sistemak etenik gabe lan egin dezaten behar bezala zainduko ditugu.

Mantenimiento de ordenadores y redes. Actualización de PC

Gure zerbitzua, zure ekonomiari eta beharreri egokituko zaizkio, mantentze librearen, bonoen edota sei hilabeteko edo urte beteko mantentze kontratoen bidez. Deitu inolako konpromesurik gabe 618-73 77 51 telefonora, edota bestela, mezu bat info@sagutxo.com helbidera bidali eta zuri egokitutako eskaintza bat landuko dugu.

Gure mantentzearen bidez, gure zerbitzu guztiak oso prezio abantailatsuan izango dituzu:

  • HARDWARE: Zure ekipamenduaren osagai elektronikoen akatsek (oin plaka, mikroprozesagailua, oroimena, disko gogorra, txartel grafikoa, etab.) sortutako arazoak konpontzen ditugu.
  • EGUNERATZEA: Zure zaharrako ekipamenduak eguneratuko ditugu, hobe lan egiteaz gain gehiago iraun dezaten.
  • INSTALATZEA: Zure ekipamendu berriak jarri eta prestatzen ditugu. Beraz, ekipamenduak zuri ongien datorkizun lekuan eros itzazu eta, hortik aurrera, guk behar den guztia egingo dugu.
  • SOFTWARE: Sistema eragileak eta programak gaizki ari direnean gertatzen dira arazorik gehienak. Guk, zure sistema eta programa horiek berriro jartzen ditugu, eguneratzen ditugu, instalazioaren segurtasun kopiak egiten ditugu eta programak egoki prestatzen ditugu, ahalik eta biderik egokienean.
  • BIRUSAK ETA SEGURTASUNA: Ez dugu zure informazioa galtzerik nahi. Birus informatikoak eta zure PC-a kaltetu dezaketen beste programa maltzurrak ezabaketzen ditugu. Datuak kopiatzeko sistemak instalatzeaz gain, zure ekipamenduak modu seguruan lan egiteko prestatzen ditugu.
  • ESTUALDIRAKO PC-A: Ezin diozula inoiz ere zure lanari utzi?. Estualdirako ordenagailu bat utziko dizugu, guk zure ordenagailua konpontzen dugun bitartean, zeu ere lan egin ahal dezazun.
  • URRUNEKO LAGUNTZA: Mantentze lanak urrunetik egiten ditugu baita ere.
  • AHOLKULARITZA: Zure sistema hobetzeko gure aholkuak ere dohan emango dizkizugu.

Beste Zerbitzuak

Informazioa

Copyright © 2006 Sagutxo Informática